Itxi

Beste kirolak

Finala, hiru setetan

Rafa Nadalek hamaikagarrenez irabazi du Roland Garros

Agentziak | Erredakzioa

Dominic Thiem austriarrari gailendu zaio finalean, 6-4, 6-3 eta 6-3 bi ordu eta 41 minututan.

1:27

Rafa Nadal munduko lehen tenislariak hamaikagarren aldiz irabazi du Roland Garros, denboraldiko bigarren txapelketa handia. Nadal 6-4, 6-3 eta 6-2 gailendu zaio Dominic Thiem austriarrari, bi ordu eta 41 minutuko partida jokatuta.

Nadal 2017ko edizioan ere gailendu zen (Wawrinka suitzarrari 6-2, 6-3 eta 6-1 irabazi zion). Orotara, 17 txapelketa handi irabazi ditu balear irletako tenislariak. Thiem debutariak ezin izan dio Nadali aurre egin, baina datozen urteetan txapelketa irabazteko gaitasuna duela erakutsi du.

Nadal lur gaineko txapelketen errege dela argi utzi du berriro ere; Roland Garrosen 86 partida irabazi ditu eta bi bikarraik galdu.  Robin Soderlin suediarra, 2009anm eta Novak Djokovic 2015ean bakarrik irabazi diote Nadali Roland Garrosen.