Beste kirolak
Berritasuna
Xehetasun berriak, Dopinaren Aurkako Legedian
EITB.EUS
Zigor larriak are gehiago gogortzeaz gain, bi arau-hauste berri sartu dituzte.
Aldaketak daude Dopinaren Aurkako Legedian. Xehetasun berriak ezarri dituzte; zigor larriak gogortzeaz gain, bi arau-hauste berri gehitu dituzte.
Batetik, Dopinaren Aurkako arau-hausteren bat egiten kolaboratu, lagundu, bultzatu, konspiratu edo nahita ezkutatzeagatik ezarriko da zigorra.
Bestetik, kirolarekin erlazionatutako zigor edo kondenaren bat duten mediku edota entrenatzaileekin elkarlanean aritzea debekatzen zaie kirolariei.
Gurera ekarrita, Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak, esaterako, 292 kontrol gauzatu zituen iaz.