Itxi

Beste kirolak

'Galgo Operazioa'

Marta Dominguez: 'Nire etxean ez zegoen debekatutako sustantziarik'

Erredakzioa

Palentziarrak inoiz ez duela sustantzia dopanteerik saldu argi eta garbi utzi du. Korrikalaria epailearen aurrean adierazteko gogo handiz zain dago.

Marta Dominguezek EFE Agentziaren galdeketa bati erantzun egin dio orain arteko isiltasuna apurtuz eta bere etxean Guardia Zibilak sartu zirenean sustantzia ilegalik ez zegoela argi utzi du. Palentziarrak ostegunean une batetik bestera "lekuko izatetik delitu baten egile izatera" pasatu zela adierazi du.

Atleta espainiarrak epaileleari gauzak argitzeko irrikitan dagoela adierazi du, "kasua hotzean aztertzeko".

Dominguezen hitzetan, "Nire etxean debekatutako sustantziak aurkitu direla ezeztatu nahi dut. Guardia Zibila nire etxean sartu zenean laguntzeko prest azaldu nintzen une oro. Guardia Zibilek ez zuten sustantzia dopanterik aurkitu nire etxean egon ziren lau orduetan. Prentsan agertu diren albisteak, kontrakoa esaten dutenak, guztiz faltsuak dira."

Animos nola dagoen galderaren aurrean, palentziarrak hurrengoa esan du: "Beti izan nahiz borrokolaria eta borrokan jarraituko dut. Esaten dabiltzan gauzak irakurtzen ditudanean harrituta gelditzen nahiz. Jendea izkutuan nagoela pentsatsera heldu da eta horregaitik ez naizela etxetik irtetzen. Egia, haurdun nagoelako eta proba batzuk egin behar dizkidatela da eta horregaitik etxean gelditu behar naiz."

&' || 'nbsp;