Beste kirolak
ROLAND GARROS
Muguruzak aurrera egin du Fiona Ferro kanporatu ostean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Frantziako txapelketa 2016an irabazi zuenak 6-4 eta 6-3 azpiratu du 21 urteko frantziar gaztea, ordubete eta 6 minuturen ostean.
-
Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE
Munduko hirugarrena den Garbiñe Muguruza Fiona Ferro frantziarrari (257) gailendu zaio astearte honetan, eta, hortaz, Roland Garroseko hirugarren kanporaketan izango da. Bertan, honako bi aurkari hauetakoren baten aurka jardun beharko du: Anastasia Pavlyuchenkova errusiarra (28) eta Samantha Stosur australiarra (61).
Frantziako txapelketa 2016an irabazi zuenak 6-4 eta 6-3 azpiratu du 21 urteko frantziar gaztea, ordubete eta 6 minuturen ostean.
Behin partida bukatuta, Muguruza pozik agertu da hedabideen aurrean: "Pozik nago ez daukadalako minik eta nire tenisa badabilelako".