Itxi

Beste kirolak

Guerreras Iberdrola Liga

Bera Berak bere bosgarren Liga txapelketa irabazi du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Donostiako taldeak ez du huts egin, eta behar zuen garaipena eskuratu du Zuazoren etxean (24-28).

  • Bera Berak Zuazoren kantxan irabazi du. Argazkia: EiTB

    Bera Berak Zuazoren kantxan irabazi du. Argazkia: EiTB

Super Amara Bera Berak bere bosgarren Guerreras Iberdrola Liga eskuratu du Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisa Zuazoren aurkako norgehiagoka (24-28) irabazi ostean. Txapelketa horiek guztiak azken sei urteren buruan lortu ditu.

Talde donostiarra Mecalia Atletico Guardesekin berdinduta heldu da azken jardunaldira, baina talde galiziarraren aurretik, euren arteko bi norgehiagoka zuzenetan garaipena lortu baitzuen.

Horrenbestez, Bera Berak nahikoa zuen bere neurketa irabaztearekin, beste emaitzaren zain egon gabe, eta hala gertatu da. Izan ere, Guardesek KH7 Granollersen aurka irabazitako lehiak (29-30) ez du sailkapenean eraginik izan, eta Jose Ignacio Pradesek zuzentzen dituen neskek ezin izan dute joan zen urtean lortutako Liga txapelketa errepikatu, Bera Beraren porrota behar baitzuten.

Partidari dagokionez, Bera Berak indartsu ekin dio lehiari eta hamazazpigarren minutuan zazpi goleko abantailarekin zegoen (5-12).

ZUZAZO BERABERA EITB

Bera Bera aurretik izan da markagailuan ia partida osoan. Argazkia: EFE

Hortik aurrera, Montse Pucherenek errenta kudeatzen jakin dute une oro, nahiz eta amaierara heltzeko bi minuturen faltan etxekoak bi golera hurbildu diren (23-25). Alabaina, donostiarrek jarraian sartutako hiru golek (23-28) ezustekorik gerta zedin eragotzi dute Puchek taldea zuzentzen zuen azken partidan.

ZUZAZO BERABERA ZALEAK EITB

Bera Beraren zaleak taldea aupatzen egon dira. Argazkia: EiTB