Beste kirolak
Ferrer, Wawrinka, Ljubicic...
Bilboko III. Masters Tenisa bertan da
Erredakzioa
Munduko zortzi tenislari onenetarikoak arituko dira Bilbao Arenan abenduaren 17tik 19ra bitartean. Lehenago, Kasillan, atariko fasea jokatuko da abenduaren 13tik aurrera.
David Ferrer, Nicolás Almagro, Juan Carlos Ferrero eta Tommy Robredo espainiarrak, Stanislas Wawrinka suitzarrak, eta Ivan Ljubicic kroaziarrak hartuko dute parte Bilboko III.&' || 'nbsp;Masters Tenisean.
Txapelketa Miribillako Bilbao Arenan jokatuko da abenduaren 17tik 19ra bitartean, eta eitb.com-ek partidak eskainiko ditu.&' || 'nbsp;
Bilboko&' || 'nbsp;III.&' || 'nbsp;Masters Tenisak aurrenekoz izango ditu atzerriko tenislariak parte hartzaileen artean eta Alberto&' || 'nbsp;Berasategi tenislari bizkaitar ohia ere konfirmatu dute txapelketako zuzendari lanetarako.
Kasillak, bestalde, abenduaren 13tik 16ra atariko fasearen lekuko izango da.&' || 'nbsp;Bertan bi tenislari sailkatuko dira ondoren azken fasea jokatzeko aipatutako sei tenislariekin batera.
Zozketa igandean, abenduaren 12an, egingo da&' || 'nbsp;Bilbon 20:00etatik aurrera.