Itxi

Beste kirolak

Oraingoz 14 dira

'Galgo Operazioan' nahasita daudenen izenak

Erredakzioa

Marta Dominguez, Alberto Garcia eta Eufemiano Fuentes daude ezagutzera eman direnen artean. Hurrengo orduetan gehiago ager daitezke.

Kolpe latza jaso zuen atzo atletismoaren munduak. Guardia Zibilak ''Galgo Operazioa'' jarri zuen abian, eta hainbat kirolari, entrenatzaile eta medikuren etxebizitzak miatu zituzten. Atxiloketak ere egon ziren, entzutetsuena Marta Dominguez atletarena.

Kasu honetan nahasita daudenak:

Atletak: Marta Dominguez eta Alberto Garcia

Medikuak: Eufemiano Fuentes eta Yolanda Fuentes

Entrenatzaileak: Cesar Perez, Manuel Pascua Piqueras, Jose Luis Pascua Piqueras eta Maria Jose Martinez

Ordezkaria: Jose Alonso Valero

Besteak: Alberto Leon (mountain bike ohia), M. L. S. eta M. C. (farmazeutikak), Pablo Muñoz (bitartekoa) eta M. B. (hornitzailea).

Atxilotueen etxeetan anabolizatzaile, esteroide, hormona eta hainbat sendagai -EPOa adibidez- aurkitu dituzte eta baita odol poltsak ere. Hurrengo orduetan Galgo

Operazioarekin harremana izan dezaketen izen gehiago ager daitezke. Espainiako Atletismo Federazioak presidenteorde kargutik kendu du Marta Dominguez, behin behinekoz.