Beste kirolak
Dopinaren aurkako operazioa
Marta Dominguez karguekin aske utzi dute
Erredakzioa
Bere etxebizitzan medikamentuak eta 'Galgo operazioa'rekin lotutako hainbat dokumentu atzeman dituzte, dopinarekin zerikusia duten ekintzekin erlazionatuta daudenak.
Guardia Zibilak karguekin aske utzi du Marta Dominguez atleta espainiarra Palentziako Institutu Armatuan poliziaren aurrean deklarazioa egin ostean, ikerketaren inguruko iturriek esandakoaren arabera. Halaber, aske uztearen arrazoietariko bat haurdunaldia izan da.
Iturriok gaineratu dute bere etxebizitzan medikamentuak eta ''Galgo operazioa''rekin lotutako hainbat dokumentu atzeman dituzte, dopinarekin zerikusia duten ekintzekin erlazionatuta daudenak.