Itxi

Beste kirolak

Errugbia

Leinster, laugarrenez Champions Cupeko errege, San Mamesen

Agentziak | Erreakzioa

Irlandako taldeak irabazi du Bilboko final handia, Frantziako Racing 92ren aurka. Zigor-kolpeetan erabaki da neurketa.

1:29

Leinsterrek irabazi du Champions Cupeko finala, Racing 92ren kontra (15-12) Bilbon, eta laugarrenez eskuratu du Europako txapelketa. 52.000 ikusle izan dira San Mamesen final handia ikusteko.

Zigor-kolpeetan erabaki da norgehiagoka. Irlandako taldeak bost transformatu ditu. Azkena Isa Nacewa kapitainak sartu du, bukaerarako bi minutu baino ez zirenean geratzen. Horrek markagailuko berdinketa (12-12) apurtu eta amaierako emaitza ezarri du.

Leinsterren puntuak Nacewak (6) eta Johnny Sexton izarrak (9) lortu dituzte, eta Frantziako taldearen lau jaurtiketak Teddy Iribarenek sartu ditu.