Beste kirolak
Boxeoa
Skeetek eta Lejarragak Europako titulua izango dute jokoan
eitb.eus
Ahmed El Mousaouik borrokari uko egin ondoren britainiarra izango da aurkaria orain. Bilbon jokatuko da martxoaren 24an.
Kerman Lejarragak boxeolariak badu aurkaria Welter pisuko Europako titulurako. Bradley Skeete britainiarra izango du aurrean martxoaren 24an Bilbao Arenan Ahmed El Mousaouik borrokari uko egin ondoren.
MGZ Promotionsek baieztatu du borrokako eszenatikoa mantenduko dela nahiz eta aurkaria aldatu.
Lejarraga, Morgako errebolberra, 25 garaipenekin helduko da, horietatik 19 KOz irabazita. Skeetek, ordea, (30 urte) 27 borroka irabazi ditu, 12 KOz, eta porrot bakarra du, Frankie Gavinen kontrakoa 2014an.
Egun, Lejarraga Espainiako welter pisuko txapelduna da, Jose del Riori puntuetan irabazita. Emanaldia Bilbao Arenan izan zen ere 10.000 zale baino gehiagoren aurrean.