Beste kirolak
Boxeoa
Bertan behera Jon Fernandezen New Yorkeko borroka, aurkariak herpesa baitu
eitb.eus
Euroboxek, Fernandezen promotoreak, borrokan dagoen kutsatzeko arriskua ekiditeko hartu dute borroka ez egitearen erabakia
Jon Fernandez Espainiako Superlumako txapeldunaren eta Fatiou Fassinouren arteko borroka bertan behera geratu da Benineko boxeolariak herpesa duelako gorputzean.
Kutsatzen duen herpesa omen da, beraz, antolatzaileek erabaki hori hartzea pentsatu dute.
Euroboxek, Fernandezen promotoreak, borrokan dagoen kutsatzeko arriskua ekiditeko, baskulara igo baino lehen, hartu dute borroka ez egitearen erabakia.
Euskaldunaren aurkezpena izan behar zen New Yorken, baina Fernandezek itxaron beharko du.
#Boxeo Jon Fernández, desde Nueva York pic.twitter.com/O0ucwBEMXI
— EuskoBox Boxeo (@EuskoBox) 7 de febrero de 2018