Beste kirolak
European Rugby Champions Cup
San Mames, errugbiko finalak hartzeko 100 egun faltan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko zelaian izan dira astelehen honetan errugbiko Europako agintariak, maiatzaren 11n eta 12an bertan jokatuko diren finalak direla-eta.
-
Argazkia: Kultura Saila
Errugbi Profesionaleko Europako Kluben Zuzendaritza Batzordea (ERPC) San Mamesen izan da bisitan astelehen honetan, zelai horretan 100 egun barru jokatuko diren Europako errugbi txapelketak (maiatzaren 11n, Challenge Cup; maiatzaren 12an, Champions Cup) aitzakiak hartuta batzarra egin baitute bertan.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, bisita horretan agintari europarrek erakundeetako ordezkariak izan dituzte bidelagun: Unai Rementeria (Bizkaiko ahaldun nagusia), Juan Mari Aburto (Bilboko alkatea), Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua) eta Josu Urrutia (Athletic Clubeko presidentea).
Rementeriaren aburuz, Champions Cupeko finala "Europako kirol-ekitaldirik nagusienetakoa da, Bizkaira milaka pertsona erakarriko dituena".