Beste kirolak
Halepi finala irabazita
Wozniacki, Australiako Irekiko txapeldun
Erredakzioa
Caroline Wozniackik 7-6 (2), 3-6 eta 6-4ko emaitzarekin irabazi dio finala Simona Halepi eta bere kirol-ibilbideko lehen Grand Slama eskuratu du. Gainera, munduko rankingeko lehen postuan kokatu da.
-
Caroline Wozniacki, Australiako Irekiko txapeldunaren garaipenarekin. Argazkia: EFE
Caroline Wozniacki izendatu da Australiako Irekiko txapeldun larunbat honetan, txapelketako finalean Simona Halep gaindituta, 7-6 (2), 3-6 eta 6-4ko emaitzarekin. Bere kirol-ibilbideko lehen Grand Slam txapelketa irabazi du Wozniackik.
Denboraldiko lehen txapelketa handia irabazteaz gain, Wozniackik munduko rankingeko lehen postua eskuratu du. Gainera, Simona Halepi lapurtu dio munduko sailkapeneko lehen postua.