Beste kirolak
Amatasuna
Marta Dominguezen lasterketarik garrantzitsuena
Erredakzioa
Atleta espainiarrak kirolari agur esango dio aldi baterako eta Londres 2012ko Joko Olinpikoetarako itzultzea espero du.
"Orain beste gauzetan pentsatu behar dut, atletismoak lehentasuna galdu du", adierazi du espainiarrak, "baina Joko Olinpikoen erronkari ekiteko itzuliko naiz".
Bi hilabete eta erdiko haurdunaldiarekin, Marta "ohikoak diren minak" dituela esan du. "Egia esan, atletismoaren zalaparta faltan botatzen dut, baina ilusioa handiarekin hartu dut nire bizitzako une hau", gaineratu du.
Londres 2012ko Joko Olinpikoetako hitzordua izango da, beraz, bere hurrengo helburua. Daeguko (Hego Korea) Munduko Txapelketa izango da.
"Londresko Joko Olinpikoak nire helburuen artean daude, epeek horretarako aukera ematen dutelako. Maiatzean izango du umea eta ondoren hiru hilabeteko epea izango dut berriz entrenatzeko. Beraz ia urte bat izango dut Joko Olinpikoak prestatzeko", azaldu du.
Martaren palmaresean Munduko Txapelketako 3.000 metroko oztopo lasterketa, 3.000ko, 10.000ko eta 3.000ko oztopo lasterketako Espainiako markak, zilarrezko domina bi Munduko Txapelketan eta Europako Txapelketan urrezko bi.