Beste kirolak
Kalifornian
Jon Rahm, bikain, lehen postuan dago CareerBuilder Challenge txapelketan
Agentziak | eitb.eus
Lehiaketa hiru ibilbide ezberdinetan jokatzen da, Stadium, Nicklaus Tournament eta La Quintan, hain zuzen ere.
-
Jon Rahm. Argazkia: EFE
Jon Rahm bizkaitarra da PGA txapelketako CareerBuilder Challengeko liderra lehen itzulia amaitu denean. Lehiaketa hiru ibilbide ezberdinetan jokatzen ari da, Stadium, Nicklaus Tournament eta LaQuintan hain zuen ere.
Rahm LaQuintan burutu du lana 62 kolperekin, 10 pare azpitik. Egun, munduko hirugarrena da euskal golf-jokalaria eta aurrera egin dezake horrela jarraituta.
Sailkapena
.1. Jon Rahm (EUS) 62 (-10) kolpe
.2. Austin Cook (USA) 63
.+. Janson Kokrack (USA) 63
.+. Andrew Landry (USA) 63
.5. Brandon Harkins (USA) 64
.+. Martin Piller (USA) 64
.+. Beau Hossler (USA) 64
.+. Aaron Wise (USA) 64
.9. Jhonattan Vegas (VEN) 65