Beste kirolak
8 urteko zigorra
Aurkari bat dopatu zuen piraguistak barkamena eskatu dio
Agentziak | eitb.eus
32 urteko Yasuhiro Suzukik aurkariaren edarian esteroideak jarri zituen Tokio 2020rako sailkatze-proba batean.
32 urteko Yasuhiro Suzuki piraguista zortzi urte zigortuta dago aurkari bat dopatu zuelako Tokio 2020rako sailkatze-proba batean. Seiji Komatsuren edarian esteroideak jarri zituen.
Suzuki etorkizun handiko kirolaria zen Japonian, orain, baliteke berriz ez lehiatzea. 'Gertatutakoaz damutzen naiz. Egindakoarekin zalantzan jarri dudalako Komatsuren zintzotasuna eta kiroltasuna, eta hori ez da bidezkoa. Erru guztia nirea da, bakarrik nirea', adierazi du Suzukik hedabideetara bidalitako gutun batean.