Beste kirolak
Igandean, 10:15ean
2017ko Behobia-Donostia lasterketa berritasunez beteta dator
Erredakzioa
Laugarren urtez 30.000 pare-hartzaileak gaindituko ditu lasterketak. Emakumeek lehen aldiz erbi-lanak egingo dituzte. 2.000 boluntario, 7 hornidura-toki eta 13 animazio-puntu egongo dira.
Igande honetan, azaroaren 12an, egingo da 2017ko Behobia-Donostia lasterketa. Laugarren urtez jarraian, 30.000 inskripzioak gainditu ditu lasterketak. Gainera, 53. edizioa berritasunez beteta dator.
Guztira, 2.000 boluntario egongo dira, 7 hordinura-puntu izango ditu lasterketak, eta 13 animazio-gune egongo dira. Lasterketa nagusiaren hasiera 15 minutu atzeratu da, eta 10:15ean hasiko da.
Antolatzaileek esan duetenez, Hego Euskal Herriko parte-hartzaileen kopurua jaitsi egin da, baina gora egin du kanpotik datozen kirolarien kopuruak. Parte hartuko duten emakumeen kopuruak ere gora egin du, eta parte-hartzaileen %25 emakumeak direla jakitera eman dute antolatzaileek.
Eguraldi freskoa espero da iganderako eta irteerako marran egongo dira Carles Castillejo eta Aroa Merino iazko irabazleak.