Itxi

Beste kirolak

Aintzatespena

Maialen Chourrautek 2016ko Kiroletako Sari Nazionala jasoko du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Piraguista gipuzkoarrak urrezko domina lortu zuen Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan K-1 mailan.

  • Maialen Chourraut, Rio de Janeiron urrezko domina jaso zuenean. Artxiboko argazkia: EFE

    Maialen Chourraut, Rio de Janeiron urrezko domina jaso zuenean. Artxiboko argazkia: EFE

Maialen Chourraut lasartearrak jasoko du 2016ko Kiroletako Sari Nazionala, emakumezkoen kategorian.

Piraguistak urrezko domina erdietsi zuen Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan, ur bizietako K-1 kategorian; horrenbestez, olinpiada batzuetan urrezko domina bakarka lortu zuen lehen euskal emakumea izan zen.

Alabaina,ez da Chourrautek daukan olinpiar golardo bakarra; izan ere, lau urte aurretik, Londresen brontzezkoa eskuratu zuen kategoria berean.

Gipuzkoarrarekin batera, Lidia Valentin halterak, emakumezkoen kategorian, eta Saul Craviotto piraguistak, gizonezkoetan, sari bera irabazi dute.