Beste kirolak
Bat Formula
Hamilton, munduko txapelduna laugarrenez
Erredakzioa
Lewis Hamilton (Mercedes) da 2017ko Bat Formulako munduko txapelduna Mexikoko Sari Nagusia 9. postuan amaituta. Verstappeek irabazi du lasterketa; Bottas bigarren izan da; eta Raikkonen, hirugarren.
Lewis Hamilton (Mercedes) izendatu da 2017ko Bat Formulako munduko txapeldun Mexikoko Sari Nagusia bederatzigarren postuan amaitu ostean. Max Verstappenek (Red Bull) irabazi du lasterketa eta laugarren izan den Sebastain Vettelek (Ferrari) txapelduna izateko aukera guztiak galdu ditu.
Mexikoko Sari Nagusiaren hasieran talka egin dute Vettelek eta Hamiltonek. Biek autoa konpondu behar izan dute, eta lasterketaren azken postuetan kokatu dira. Hamiltonek nahikoa zuen bosgarren izatea txapeldun izendatzeko, edo bederatzigarren geratzea Vettelek lehen bi postuetan amaitzen ez bazuen.
Vallteri Bottas (Mercedes) izan da bigarren Mexikoko Sari Nagusian eta Kimi Raikkonen (ferrari), hirugarren.
Mexikoko Sari Nagusia:
.1. Max Verstappen (HOL/Red Bull-TAG Heuer) 1.36:26.552
.2. Valtteri Bottas (FIN/Mercedes) + 19.678
.3. Kimi Raikkonen (FIN/Ferrari) + 54.007
.4. Sebastian Vettel (GER/Ferrari) + 1:10.078
.5. Esteban Ocon (FRA/Force India-Mercedes) itzuli batera
.6. Lance Stroll (CAN/Williams-Mercedes) itzuli batera
.7. Sergio Pérez (MEX/Force India-Mercedes) itzuli batera
.8. Kevin Magnussen (DIN/Haas-Ferrari) itzuli batera
.9. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes) itzuli batera
10. Fernando Alonso (ESP/McLaren-Honda) itzuli batera
11. Felipe Massa (BRA/Williams-Mercedes) itzuli batera
12. Stoffel Vandoorne (BEL/McLaren-Honda) itzuli batera
13. Pierre Gasly (FRA/Toro Rosso) itzuli batera
14. Pascal Wehrlein (GER/Sauber-Ferrari) itzuli batera
15. Romain Grosjean (FRA/Haas-Ferrari) itzuli batera
Pilotuen Mundiala:
.1. LEWIS HAMILTON (GBR/Mercedes) 333 puntu
.2. Sebastian Vettel (GER/Ferrari) 277
.3. Valtteri Bottas (FIN/Mercedes) 262
.4. Daniel Ricciardo (AUS/Red Bull) 192
.5. Kimi Räikkönen (FIN/Ferrari) 178
.6. Max Verstappen (HOL/Red Bull) 148
.7. Sergio Pérez (MEX/Force India) 92
.8. Esteban Ocon (FRA/Force India) 83
.9. Carlos Sainz (ESP/Renault) 54
10. Lance Stroll (CAN/Williams) 40
Marken sailkapena:
.1. MERCEDES 595 puntu
.2. Ferrari 455
.3. Red Bull Racing TAG Heuer 340
.4. Force India Mercedes 175
.5. Williams Mercedes 76
.6. Toro Rosso 53
.7. Renault 48
.8. Haas Ferrari 47
.9. McLaren Honda 24
10. Sauber Ferrari 5