Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bera Bera, Europatik kanpo

Agentziak | Erredakzioa

Donostiako taldeak Kastamonuren aurkako itzuliko neurketa galdu du (22-24), Turkian ere, eta EHF Kopatik kanpo geratu da.

  • Bera Bera 22 - Kastamonu 24 / Argazkia: Super Amara Bera Bera.

    Bera Bera 22 - Kastamonu 24 / Argazkia: Super Amara Bera Bera.

Super Amara Bera Bera EHF Kopatik kanpo geratu da, Kastamonuren aurkako kanporaketaren itzulikoan galduta. Turkian jokatu dira bi neurketak.

Lehen norgehiagokan, donostiarrek berdinketa lortu zuten; bera, beste berdinketa batekin ere Bera Bera sailkatuta egongo litzateke, baina bigarren neurketan Turkiako txapeldunen atzetik joan dira denbora guztian.

Montse Puncheren neskek ondo gelditu dute joanekoan 12 gol sartu zituen Isinderoblu, eta hobeto aritu dira defentsan, baina ez da nahikoa izan.

Sericek, Yilmazek eta Sinitsinak min egin diete gipuzkoarrei. Neurketa berdinduta joan da, baina soilik 35. minutuan egon dira aurretik donostiarrak (14-13).

Elez eta Yilmazen golek 15-18ko markagailua jarri dute bigarren zatian, eta momentu horretatik aurrera aldeari eutsi diote turkiarrek, EHF Kopako hurrengo txandara igarota Bera Bera kanpoan utziz.

FITXA TEKNIKOA

Super Amara Bera Bera: Castellanos, Aramendia (2), Berasategi, Arderius (4), Sans (2), Menendez (2), Etxeberria (2), Guareiro, Cardoso (1), Ezkurdia (1), Ederra (2), Encina, Azurmedi (1), Zaldua, Karsten (5, 4 pen.), Lladro.

Kastamonu Belediyesi: Rombescu, Iskinderoglu (2, 1 pen.), Kolodziejska, Seric (4), Kotsina (2), Sinitsina (4), Yilmaz (5, 1 de pen.), Elez (3), Barbosa (1), Aydin (2), Guler (1), Muratovic, Nenezid.

Markagailua: 1-2; 3-5; 4-5; 7-8; 9-10; 11-12 -atsedenaldia- 14-13; 14-15; 17-19; 18-20; 20-22; 22-24.