Itxi

Beste kirolak

Lehen jardunaldia

Rahmek parretik behera hasi du PGA txapelketa, liderrengandik gertu

Agentziak | Erredakzioa

Barrikako jokalari gaztea bere seigarren txapelketa handia jokatzen ari da, munduko sailkapeneko seigarren postuan dagoela.

  • Jon Rahm. Argazkia: Efe.

    Jon Rahm. Argazkia: Efe.

Jon Rahm bizkaitarrak lehen 15 jokalarien artean amaitu du AEBko golf jokalari profesionalen txapelketa.

Rahmek (-1) ostegun arratsaldean jokatu du Rory McIlroy 2012ko eta 2014ko irabazlearekin eta Ricky Fowler estatubatuarrarekin batera. Barrikako jokalariak Olesen (-4) eta Kisner (-4) liderrengandik hiru kolpera amaitu du eguna.

"Lehen bederatzi zuloetan teetik greenera izugarri ondo jo dut", esan du Rahmek. Bizkaitarra seigarren dago munduko sailkapenean, eta PGAko txapelketa orain arte jokatu duen seigarren txapelketa handia da.

Barrikarrak indar eta zehaztasun erakustaldia eman du drivearekin, baina Quial Hollow zelaiko greenetako uhinek ez diote asko lagundu.