Beste kirolak
Txapeldun
Garbiñe Muguruza, Wimbledoneko txapeldun
Agentziak | Erredakzioa
Muguruza bi setetan gailendu zaio Venus Williamsi, 7-5 eta 6-0, lehen seta irabazteko bi puntu irauli ostean eta ondorengo zortzi jokoak jarraian irabazita.
Garbiñe Muguruzak bere ibilbideko bigarren txapelketa nagusia irabazi du, Wimbledoneko finalean Venus Williams 7-5 eta 6-0 mendean hartuta. Muguruzak indarra eta kemena erakutsi ditu.
Venezuelan jaiotako tenislariak Roland Garroseko finala irabazi zuen iaz, bere lehen txapelketa handia, Serena Williams Venusen ahizpa gaztearen aurka.
Lehen seta irabazteko kontrako bi puntu irauli ostean, Muguruzak ondorengo zortzi jokoak jarraian irabazi ditu.
Garaipen honi esker, Garbiñe bosgarren da orain munduko sailkapenean.
Your 2017 #Wimbledon Ladies' Singles Champion... @GarbiMuguruza pic.twitter.com/xbXhmTeNRp
— Wimbledon (@Wimbledon) 15 de julio de 2017
¿ ¿ Zorionak Euskadi-tik Wimbledon txapelketa irabazteagatik. Txapeldun! ¡Zorionak por todo el torneo y por el triunfo incontestable! pic.twitter.com/qPerXJIShJ
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) 15 de julio de 2017
ZORIONAK @GarbiMuguruza!!! Txapelduna @Wimbledon-en ¿¿¿¿¿ #RealSociedad pic.twitter.com/KH97A8LiMT
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 15 de julio de 2017