Itxi

Beste kirolak

BILAKETA LANAK

Alberto Zerainek eta Mariano Galvanek desagertuta jarraitzen dute

eitb.eus

Goizaldean irten da Nanga Parbateko Mazeno aldera helikoptero bat, Alberto Zerain eta Mariano Galvan bila, larunbatetik ez baitute horien berri. Eguraldiak txarrera egin eta bueltatu behar izan du.

1:24

Alberto Zerain eta Mariano Galvan mendizaleak Nanga Parbat 8.126 metroko mendian daude, eta larunbatean eman zuten azken aldiz euren berri. Hori dela eta, helikoptero bat atera da haien bila goizaldean.

06:00etan abiatu da, haiek aurkitzeko asmoz, gaur eguraldia lagun izango baitute bilaketa lanak egiteko, halere, eguraldiak txarrera egin eta helikopteroak bueltatu behar izan du hiru ordu bilaketan eman eta gero.

Larunbatetik, berririk ez

Alberto Zerain eta Mariano Galvan alpinistek kontratatutako Summit Karakoram enpresak jakinarazi du larunbatetik ez duela bi mendizaleen berri, eta helikoptero bat eskatu dutela haien bila joateko.

"Haien bila joateko eskatu genien 5 sherpei, baina ezin izan ziren joan 6.400 metrotik gora zeudelako, eta horregatik eskatu genuen helikopteroa", azaldu du Muhammed Iqbal Summit Karakoram enpresaren jabeak.

Zerain eta Galvan ibilbide gogorrenetik ari ziren bidea egiten maldan gora. "Eguraldi txarra dela eta, helikopteroa ezin izan da lehenago joan, baina lehenbailehen iristea espero dugu', esan du Iqbalek.