Beste kirolak
Tenisa
Nadalek bere hamargarren Roland Garros txapelketa irabazi du
A.B.
Rafael Nadal 6-2, 6-3 eta 6-1 nagusitu zaio finalean Stanislas Wawrinkari eta hamargarrenez irabazi du Pariseko Gran Slama.
Rafael Nadal izendatu da Roland Garroseko txapeldun finalean Stanislas Wawrinakri 6-2, 6-3 eta 6-1 irabazita. Nadalek hamargarrenez irabazi du Roland Garros txapelketa.
Mallorcako tenislariak sendo ekin dio norgehiagokari eta Wawrinka alde batetik bestera erabili du. Suitzarra ezinean ibili da, eta Nadalek eskuratu du seta (6-2). Bigarren setean Wawrinkak erasokorrago jokatu eta Nadali arazo gehiago eragin dizkio. Hala ere, Manacorreko tenislariak aise irabazi du seta (6-3).
Nadalen aldeko 2-0ekoarekin Wawrinka bere estrategia aldatzen saiatu da hirugarren setean. Seta estu eta parekatuta joan da hirugarren jokora arte. Ordutik aurrera Nadalek berriro bere kolpe onenak atera ditu, eta hirugarren seta 6-1 irabazita Roland Garroseko txapeldun izendatu da hamargarrenez. Garaipen honekin Rafael Nadalek 15 Gran Slam ditu bere palmaresean.