Beste kirolak
Tenisa
Jelena Ostapenko, Roland Garroseko txapeldun
Erredakzioa
20 urteko tenislari letoniarra izendatu da Pariseko Gran Slameko irabazle Simona Halepi finala irabazi ostean, 4-6, 6-4 eta 6-3ko emaitzarekin.
Jelena Ostapenko izendatu da 2017ko Roland Garroseko txapeldun. 20 urteko tenislari letoniarrak finala irabazi dio Simona Halepi, 4-6, 6-4 eta 6-3ko emaitzarekin. Partidak ordu bat eta 59 minutu iraun du.
Letoniako tenislariak Gran Slam honetan lortu du bere ibilbide profesionaleko lehen titulua.