Itxi

Beste kirolak

Italiako Sari Nagusia

Doviziosok garaipena lortu du Mugellon

Erredakzioa

Ducatiko pilotu italiarrak irabazi du Italiako Sari Nagusia. Viñales izan da bigarren eta Petruccik eskuratu du hirugarren postua. Rossik laugarren postuan bukatu du, eta Marquez seigarren izan da.

Andrea Dovizioso (Ducati Desmosedici GP17) italiarrak irabazi du Italiako Sari Nagusia. Ducatiko pilotua nagusi izan da Mugelloko zirkuituan eta garaipena lortu du. Maverick Viñales (Yamaha YZR M 1) izan da bigarren eta Danilo Petrucci (Ducati Desmosedici GP17), hirugarren.

Valentino Rossik (Yamaha YZR M 1) laugarren postuan bukatu du lasterketa, Alvaro Bautista (Ducati Desmosedici GP17) izan da bosgarren eta Marc Marquez (Repsol Honda), seigarren. Jorge Lorenzo (Ducati Desmosedici GP17) zortzigarren izan da.

Viñales da Mundialeko liderra 105 punturekin eta 26 puntu ateratzen dizkio bigarren postura igo den Doviziosori. Valentino Rossi da hirugarren postuan, liderrarengandik 30 puntura.