Itxi

Beste kirolak

Eslovenian

Chorrautek eta Goikoetxeak zilarra irabazi dute Europako txapelketetan

Agentziak | Erredakzioa

Marta Martinezekin batera osatu dute hirukotea K1 modalitatean. Urrea Esloveniak irabazi du eta brontzea, berriz, Frantziak.

  • Maialen Chourraut. Argazkia: Efe.

    Maialen Chourraut. Argazkia: Efe.

Irati Goikoetxeak, Maialen Chourraut egungo txapeldun olinpikoak eta Marta Martinezek zilarrezko domina irabazi dute Europako Txapelketatan jokatu den K1eko taldekako proban.

Chourraut, Goikoetxea eta Martinezen aurrek talde bakarra sartu da helmugan; Ursa Krageljek, Eva Terceljek eta Ajda Novakek osatutako talde esloveniarra. Irabazleek 122.80ko denbora egin dute (2 segundoko zigorra kontuan hartuta). Espainiako hirukoteak ere bi segundoko zigorra izan du, eta 125.68 denborarekin irabazi dute zilarra. Brontzea Frantziako taldeak irabazi du.

C1eko taldekako lehiari dagokionez, Vilarruba, Olazabal eta Miren Lazkano bosgarren izan dira finalean 171.85ko denbora eginda, Woods, Franklin eta Gibson Britainia Handiko irabazleengandik 18.61 segundora. Zilarra Alemaniak irabazi du, eta brontzea Txekiar Errepublikak.