Beste kirolak
Everestera igoera
Alex Txikon: 'Ez dakit zer gertatuko den, baina dena emango dut'
Agentziak | Erredakzioa
Lemoako alpinista ostiralean atera da behe kanpalekutik eta gailurrera datorren astean iristea espero du.
-
Alex Txikon. Argazkia: Youtube.
"Ez dakit zer gertatuko den, baina argi daukat den-dena emango dudala", adierazi du Alex Txikon alpinista bizkaitarrak, ostiral honetan gailurrerako igoerari ekin aurretik. Txikonek Everestera oxigeno artifizialik gabe eta neguan igotzen duen lehen alpinista izan nahi du.
Txikon ostiral honetan atera da behe kanpalekutik, igotzen jarraitu eta datorren astean gailurrera iristeko saioa egiteko asmoarekin. Eguraldi iragarpenek diotenez, asteartetik aurrera denbora ona espero da.
Lemoakoak bideo bat bidali du behe kanpalekutik, igoera hasi aurretik. Barruan duen "den-dena" emango duela esan du bertan, "8.848 metroak igo eta taldea guztiarekin batera –bost sherpa- behera onik iristen saiatuko gara".