Itxi

Beste kirolak

Surfa

Aritz Aranburuk garaipena lortu du Portugalen

Erredakzioa

Euskal surflariak Nazareko Capitulo Perfeito txapelketa irabazi du. 2011. urtetik zeraman nazioarteko txapelketa bat irabazi gabe.

0:37

Aritz Aranburuk garaipena lortu du Portugaleko Capitulo Perfeito txapelketan. Euskal surflaria nagusi izan da Nazareko hondartzan egin den proban. Bi eta hiru metroko olatuen gaineko maila guztietan nagusitu da.

Aranburuk 2011. urtetik zeraman nazioarteko txapelketa bat irabazi gabe. "Oso pozik nago txapelketa berezi honetan garaipena lortu dudalako. Hodiei eskainitako txapelketa da, eta munduko onenek parte hartzen dute bertan. Amets bat egi bihurtzea lortu dut", adierazi du Aritz Aranburuk.

Txapelketaz gain, olatu onenaren eta hodi onenaren saria jaso du, baita puntuazio altuena lortu ere Tiago Pires, Gabe Kling, Bruno Santos, Eric Rebiere, Marlon Lipke eta Nic Von Rupp bazalako surfistak gaindituta.