Itxi

Beste kirolak

Nicolescuri gailendu zaio

Lara Arruabarrenak Seulgo Irekia irabazi du

Agentziak | Erredakzioa

Tolosarra 90. dago munduko sailkapenean, eta, garaipen honi esker, aurrerapauso handia emango du.

  • Lara Arruabarrena. Argazkia: Efe.

    Lara Arruabarrena. Argazkia: Efe.

Lara Arruabarrena gipuzkoarrak Seulgo Irekia irabazi du Monica Nicolescu 6-0, 2-6 eta 6-0 mendean hartuta, ia bi ordu iraun duen finalean.

Partida gorabeheratsua izan da. Lehen setean, Arruabarrena Nicolescuren gainetik pasatu da, baina guztiz kontrakoa gertatu da bigarrenean. Hirugarren eta azken setean, berriz, tenislari tolosarra jaun eta jabe izan da, eta berak eskuratu du garaipena.

Seulgo Irekia Arruabarrenak irabazi duen bigarren txapelketa da; lehenengoa Bogotan irabazi zuen, 2012an.

Garaipen honi esker, euskal tenislariak hainbat postu igoko ditu munduko sailkapenean. Gaur egun, 90. postuan dago tenislari profesionalen zerrendan.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
11 Zuzenean 13:05 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 3. etapa
11 Zuzenean 17:40 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Artola vs P. Etxeberria
12 23:30 - 00:45 AREA TXIKIA | Athletic vs Alaves partidako laburpena

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen