Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Garbiñe Muguruza, Roland Garroseko txapeldun

Erredakzioa

Euskal tenislariak 5-7 eta 4-6 irabazi dio finala Serena Williamsi eta bere lehen Grand Slameko titulua lortu du, 22 urterekin.

1:16

Garbiñe Muguruza 2016ko Roland Garroseko txapeldun izendatu da larunbat honetan, finalean Serena Williams munduko tenislari onenari irabazita (5-7 eta 4-6).

Williamsek ez du bere egunik onena izan, eta horretaz baliatu da Muguruza. Euskal tenislariak aurkariaren hutsak baliatu ditu, eta bere lehen Grand Slameko titulua lortu du, 22 urterekin. Garbiñe Muguruza WTAko rankingeko laugarren postuan egon da orain arte, baina Roland Garroseko txapeldun izendatu ostean bigarren postuan kokatu da.

"Banekien aurkari gogorra nuela, eta kontzentratuta egon behar nintzela tanto guztietan. Argi neukan partidaren kontrola eraman behar nuela", esan du txapeldunak. "Hau gure txapelketa da, Rafa (Nadal) da hemen garaipen gehien lortu dituena, eta txapelketa hau irabazi ahal izatea handia da niretzat", gaineratu du Garbiñe Muguruzak Roland Garroseko garaikurra jaso ostean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Tenis albisteak