Itxi

Beste kirolak

Orain, Shisha Pangma

Pasabanek Annapurna igo du, bere hamahirugarren "zortzimilakoa"

Erredakzioa

Hemengo 10:30ean lortu du tolosarraren espedizioak Annapurnan tontorra egitea. Denak "ondo daude" eta dagoeneko jaisten hasi dira.

Edurne Pasabanek Annapurnan tontorra egitea lortu du bere hamahirugarren "zortzimilakoa" eskuratuta. Bere webgunean jakitera eman dutenaren arabera espedizioko kide guztiak "ondo daude" eta dagoeneko jaitsiera hasi dute.

Orain Shisha Pangma izango du helburu tolosarrak. Hamalau "zortzimilakoak" lortzen aurreneko emakumea izan nahi du Pasabanek, baina bide horretan aurkari gogorra dauka, Oh Eun Sun hegokorearra. Azken honi Annapurna baino ez zaio falta.