Itxi

Beste kirolak

Dopina

Errusiako atletak zigortu ditu IAAFek

Agentziak | Erredakzio

Errusiako Atletismo Federazioak eta bere atletak behin behinean zigortu ditu Nazioarteko Federazioak, Estatuak babestutako dopin orokorragatik.

  • Dopinaren aurkako bulego bat, Sotxin / Artxiboa: EFE.

    Dopinaren aurkako bulego bat, Sotxin / Artxiboa: EFE.

Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) behin behinean zigortu ditu Errusiako Federazioa eta bere atletak, Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak (AMA) Errusiako gobernuak babestutako dopin sare orokorra salatu ostean.

Erabakia ia aho batez hartu dute (22 aldeko eta kontrako 1). Sebastian Coe presidenteak, AMAren batzorde independentearen txostenaren ostean, Errusiako Federazioa zigortzea gomendatu zuen.

"Gaur Errusiako Federazioa behin behinean zigortzeko erabakia hartu dugu. Momentu honetan jarri ahal dugun zigor gogorrena da. Sistema osoak atletei huts egin diela onartzen dugu, ez soilik Errusian, baizik eta mundu osoan", esan dute.

Zigorra jakin baino lehen, Errusia ikerketa abiatzeko prest agertu zen, eta txosten bat ere egin zuen, "AMAren iritzi batzuekin ados" egonda.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Atletismoa