Beste kirolak
Bacsinszkyri irabazi dio
Garbiñe Muguruza, Txinako Irekiko txapeldun
Agentziak | Erredakzioa
Emakumezkoen zirkuituan lortzen duen bigarren txapelketa da, iaz Hobarten irabazitakoaren ostean.
Garbiñe Muguruzak denboraldiko lehen txapelketa irabazi du, Txinako Irekia, Timea Bacsinszky suitzarrari 7-5 eta 6-4 irabazita. Tentsioz betetako norgehiagoka izan da, eta Muguruza estu eta larri ibili da hasieran, lehen setean 2-5 izan baita aurretik, emaitza irauli aurretik.
Euskal jatorriko jokalariak emakumezkoen zirkuituan irabazten duen bigarren txapelketa da, iaz Hobartem irabazitakoaren ostean. Denboraldi bikaina egiten ari da Garbiñe, Wimbledonen eta Wuhanen finalista izan baita.
Garaipen honi esker, Muguruza munduko sailkapeneko laugarren postura igoko da, Maria Sharapova hirugarren sailkatua puntu bakar batera duela.
Gainera, Muguruzak Singapurreko Mastersa jokatzeko puntuak lortu ditu Txinako Irekian.
¿ INCREÍBLE SEMANA! AMAZING WEEK! ¿¿¿¿¿ #Champion #Campeona #beijing2015 pic.twitter.com/1UykWr6Sx2
— Garbiñe Muguruza (@GarbiMuguruza) octubre 11, 2015