Beste kirolak
Tenisa
Garbiñe Muguruza, munduko bosgarrena
eitb.eus
Wuhaneko txapelketako finalera heldu eta gero sailkapen historiakoa lortu du.
-
Garbiñe Muguruza. EFE
Venezuelako euskal jatorria duen Garbiñe Muguruzak sailkapen historikoa lortu du. Munduko bosgarrena da WTA sailkapean Wuhaneko txapelketako finalera heldu ondoren asteburu honetan.
Serena Williamsek lehen postuan jarraitzen du, alde nabarmena du bigarren eta hirugarren sailkatuekin, hots, Simona Halepekin eta Maria Sharapovarekin.
WTAko sailkapena
.1. Serena Williams 11.285 puntu
.2. Simona Halep 6.670
.3. Maria Sharapova 4.692
.4. Petra Kvitova (3.851
.5. Garbiñe Muguruza 3.691