Itxi

Beste kirolak

Red Bull Cliff Diving

Bilboko jauziak ikusteko doako 1.600 sarrerak, bi orduan agortuta

Agentziak | Erredakzioa

2015eko Red Bull Cliff Diving probako lehenengo entrenamenduak ostegunean izango dira, 13:00ean, Salbeko Zubian.

  • Jende andana bildu zen iaz / EFE.

    Jende andana bildu zen iaz / EFE.

Bilboko Udalak doako 1.600 sarrera jarri zituen publikoarentzat eskuragai, Red Bull Cliff Diving jauzien proba ikusteko, baina "bi ordu luzeko epean" agortu dira.

Sarrerek, Turismo bulegoak banatuta, Guggenheim Museo inguruan gordetako zatira sartzea ahalbidetzendute. Udalak gogoratu duenez, Salbeko Zubi ingurua sarrera libreoa da. Handik egingo dute salto jauzilariek, 27 metrotik.

Lehen entrenamenduak ostegunean izango dira, 13:00ean. Ostiralean, 14:00 eta 16:00ak bitartean, bigarren entremanendu saioa eta sailkatze proba izango dira.

Larunbatean izango da finala, 15:00 eta 17:00ak artean.