Beste kirolak
Irailaren 26tik aurrera
Red Bull Cliff Diving lehiaketa Bilbora itzuliko da aurten
Erredakzioa
Bizkaiko hiriburuan denboraldiko azken jauziak egingo dituzte, txapelduna izendatuko dute eta Red Bull Cliff Diving World-aren historiako 50. hitzordua ospatuko dute gainera.
-
2014ko Red Bull Cliff Diving World Series-en irudia. Argazkia: EFE
Red Bull Cliff Diving World Series Bilbora itzuliko da aurten. Iazko arrakastaren ondoren, Salbeko Zubiak berriro ere hartuko ditu munduko jauzirik onenak. 2014.ean 52.000 lagun inguru hurbildu ziren ikuskizuna ikustera.
Kolonbian eta Bosnian ere geldialdia izango du aurtengo egutegiak. Apirila eta iraila artean, bestalde, AEBetan, Frantzian, Portugalen eta Italian izango da lehiaketa.
Irailaren 26tik aurrera, denboraldiko azken jauziak egingo dituzte Bilbon, txapelduna izendatuko dute eta Red Bull Cliff Diving World-aren historiako 50. hitzordua ospatuko dute gainera.