Itxi

Beste kirolak

hauspo berritzailea

JAUZIA, Euskal Selekzioen ofizialtasuna hauspotzeko ekimen berria

Erredakzioa

Edozein kirol eta diziplinetan, Europako zein Munduko txapelketetan edo Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan Euskal Herriko edo Kataluniako selekzioak berdintasunean parte hartzen ikusi nahi dute.

  • JAUZIAren irudia

    JAUZIAren irudia

Abenduan Euskal Herriko futbol selekzioek Kataluniako taldeen aurka jokatu behar dituzten partidak direla-eta, herritar talde batek ofizialtasunaren aldeko aldarriari hauspo berritzailea eskaini nahi dio.

Azken asteetan Bilboko Kafe Antzokian egindako bilera irekien ondoren JAUZIA ekimena abiaraztea erabaki dute. Ekimen horrek gainera ez du soilik futbola erreferentziatzat hartzen, edozein kirol eta diziplinetan, Europako zein Munduko txapelketetan edo Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan Euskal Herriko edo Kataluniako selekzioak berdintasunean parte hartzen ikusi nahi dute.

Oraindik abiatze fasean daude, kirolari ezberdinekin harremanak egiten eta aurrera urratsak eman nahian.

Nazioarteko sona izan duen leloa izango dugu ardatz: ONE COUNTRY, ONE TEAM (Herri bat, talde bat; Un país, un equip; Un país, un equipo; Une pays, un équipe), 1995an, Hegoa Afrikako errugby selekzioak Apartheid-aren ondorengo lehen munduko txapelketan erabili zuena. Integrazioa, parte hartzea eta atxikimendua bilatzen duena.