Itxi

Beste kirolak

Alemaniako SN

Rosberg nagusi Hockenheimen

Erredakzioa

Alemaniarrak Valtteri Bottas (Williams) eta Lewis Hamilton (Mercedes) gainditu ditu. Fernando Alonso bosgarren postuan sailkatu da.

  • Nico Rosberg. Argazkia: EFE

    Nico Rosberg. Argazkia: EFE

Nico Rosberg (Mercedes) nagusitu da Alemaniako Sari Nagusian, Valtteri Bottas (Williams) eta Lewis Hamilton (Mercedes) pilotuen aurretik. Fernando Alonsok, bestalde, bosgarren postuan bukatu du.

Alemaniarrak denboraldiko laugarren garaipena eskuratu du, oraingoan etxean. Lewis Hamiltonek egindako lasterketa azpimarratzekoa da. Britainiarra 20. postutik irten da, eta azkenean podiumera igo da.