Beste kirolak
Espainiako Sari Nagusia
Hamilton, nagusi Montmelon
Erredakzioa
Nico Rosberg Mercedesko taldekidea bigarren sailkatu da, eta Red Bulleko Daniel Ricciardo, hirugarren. Fernando Alonsok seigarren bukatu du.
-
Lewis Hamilton, nagusi Espainiako Sari Nagusian. Argazkia: EFE
Lewis Hamilton (Mercedes) britainiarrak irabazi du Espainiako Sari Nagusia, Montmelo zirkuituan. Nico Rosberg bere taldekidea bigarren sailkatu da, 0.6 segundora.
Hamiltonek laugarren garaipena erdietsi du jarraian, eta lider da munduko sailkapen nagusian.
Gaurko proban, Daniel Ricciardo (Red Bull) hirugarren izan da, eta Fernando Alonso espainiarrak seigarren bukatu du.