Beste kirolak
Eski alpinoa
Jon Santacana, urrezko domina jaitsieran
Erredakzioa
Eskiatzaile paralinpikoak, Miguel Galindo gidariarekin batera, urrezko domina irabazi du jaitsiera proban Neguko Joko Paralinpikoetan, Sotxin.
Jon Santacanak urrezko domina irabazi du jaitsiera proban. Miguel Galindo gidariarekin batera lehiatu da Santacana.
Euskal kirolariak egin du denborarik onena (1:21:76). Miroslav Haraus eslovakiarrak irabazi du zilarrezkoa, eta Marc Marcoux kanadiarrak, brontzezkoa.
Santacanaren zazpigarren domina paralinpikoa da. Orain dela lau urte ere, Vancouverren, urrezkoa lortu zuen. Neguko Joko Paralinpiko hauetako inaugurazio ekitaldian, Espainiako taldearen bandera eraman du Santacanak.
Sotxiko lehenengo proban irabazi du domina euskal kirolariak. Beste lau lehiatuko ditu, eski alpinoan.