Itxi

Beste kirolak

Sotxi 2014

Eguibar, zazpigarren, Olinpiar Jokoetako boardercross proban

Erredakzioa

Lucas Eguibarrek snowboardeko 'boardercross' modalitatean lan bikaina egin du, baina ez du finalerako txartela lortu. Finalerdietan erori egin da.

Lucas Eguibar gipuzkoarra Sotxiko Neguko Olinpiar Jokoetako boardercrosseko finalerdiraino heldu da.

Rosa Khutorreko Extreme Parken jokatu da proba eta final-zortzirenetako proban lehen postuan geratu da, eta, ondorioz, hurrengo kanporaketarako txartela lortu. Dominengatik borrokatu ahal izateko finalerdiak pasatu behar zituen, baina azken lasterketan erori eta final handitik kanpo geratu da.

Zorte txarra izan du Eguibar azken lasterketan erori baita.

Sailkapena

.1. Pierre Vaultier (FRA) URREA

.2. Nikolay Olyunin (RUS) ZILARRA

.3. Alex Deibold (USA) BRONTZEA

.4. Paul-Henri de la Rue (FRA)

.5. Stian Sivertzen (NOR)

.6. Luca Matteotti (ITA)

.7. Lucas Eguibar (EUS)

.8. Kevin Hill (CAN).