Beste kirolak
Neguko Olinpiar Jokoak
Hiru euskal kirolari, Sotxiko Neguko Olinpiar Jokoetan
Erredakzioa
Paul de la Cuesta, Lucas Eguibar eta Imanol Rojo dira Neguko Olinpiar Jokoan parte hartuko duten euskal kirolariak. Hona hemen horien proba guztien ordutegiak.
Paul de la Cuesta (eski alpinoa) Lucas Eguibar (snowboardcrossa) eta Imanol Rojo (eski nordikoa) dira Sotxiko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartuko dituzten euskal kirolariak. 1998tik (Nagano) ez da inoiz orain baino euskal ordezkari gehiago egon Neguko Olinpiar Joko batzuetan.
Hauek dira euskal kirolariek parte hartuko duten probetako ordutegiak:
Paul de la Cuesta (eski alpinoa)
Jaitsiera: otsailaren 9an, igandea, 08:00etan
Super konbinatua: otsailaren 14an, ostirala, 08:00etan
Super erraldoia: otsailaren 16an, igandea, 08:00etan
Erraldoia: otsailaren 19an, asteazkena; lehenengo txanda, 8:00etan; bigarrena, 11:30ean
Lucas Eguibar (snowboardcrossa)
Snowboardcrossa: otsailaren 17an, astelehena: lehenengo kanporaketak, 08:00etan; finala, 11:12an
Imanol Rojo (eski nordikoa)
15 km klasiko eta 15 km libre: otsailaren 9an, igandea, 11:00etan
Esprint librea: otsailaren 11n, asteartea: lehenengo kanporaketak, 11:15ean; finala, 14:30ean
15 km klasiko: otsailaren 14an, ostirala, 11:00etan
50 km irteera masiboa libre: otsailaren 23an, igandea, 08:00etan