Beste kirolak
Omenaldia
Txomin Arana, lehen bizkaitarra Dakarra amaitzen
Erredakzioa
Ereñoko pilotuak 56. tokian amaitu du lasterketa. Larunbatean omenaldia egingo diote Gernika Off Road klubeko lagunek.
Txomin Arana bizkaitarrak Dakarreko motor lehiaketan 56. tokian amaitu du. Lehen bizkaitarra txapelketa ospetsu hau amaitzen izan da Ereñokoa.
Jardunaldi onena seigarren etapan izan zuen, 31. postuan helmugaratu zen. Ondoren, bere Yamahan arazoak izan zituen Calamarako (Txile) etapan eta lau ordu galdu zituen. Azken egunetan jomuga lasterketa amaitzea zen eta horregatik bukatzea bihurtu zen helburu bakarra.
Loiuko aireportura heltzean merezitako omenaldia jaso zuen Aranak eta larunbatean ere beste bat zango du, Gernika Off Road klubeko lagunek eginda.