Beste kirolak
Koreako Sari Nagusia
Vettel jaun eta jabe izan da entrenamendu ofizialetan
Erredakzioa
Pilotu alemaniarrak 'pole'a lortu du Koreako Sari Nagusian, eta Lewis Hamilton bigarren izan da. Fernando Alonsok bosgarren postua eskuratu du.
-
Sebastian Vettelek 'pole'a lortu du Koreako Sari Nagusian. Argazkia: EFE
Sebastian Vettelek (Red Bull) beste 'pole' bat lortu du. Pilotu alemaniarra jaun eta jabe izan da Koreako Sari Nagusiko entrenamendu ofizialetan, eta lehen postutik ekingo dio igandeko lasterketari.
Lewis Hamilton (Mercedes) izan da bigarren, eta Veteelekin batera irtengo da lehen lerrotik. Romain Grosjean (Lotus) hirugarren izan da, eta Nico Rosberg (Mercedes) laugarren.
Fernando Alonsok (Ferrari) seigarren postuan bukatu du entrenamendu ofiziala, baina hirugarren bukatu duen Mark Webber (Red Bull) hamar postu atzerago irtetearekin zigortu dute, eta australiarra hamahirugarren postutik irtengo da igandeko lasterketan. Ondorioz, Fernando Alonsorentzat da bosgarren postua, eta hirugarren ilaratik irtengo da, seigarren izan den Felipe Massarekin (Ferrari) batera.
Koreako Sari Nagusiko entrenamendu ofizialetako sailkapena:
LEHEN ILARA:
.1. Sebastian Vettel (GER/Red Bull RB9 Renault) 1:37.202
.2. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes F1W04) 1:37.420
BIGARREN ILARA:
.3. Romain Grosjean (FRA/Lotus E21 Renault) 1:37.531
.4. Nico Rosberg (GER/Mercedes F1W04) 1:37.679
HIRUGARREN ILARA:
.5. Fernando Alonso (ESP/Ferrari F138) 1:38.038
.6. Felipe Massa (BRA/Ferrari F138) 1:38.223
LAUGARREN ILARA:
.7. Nico Hülkenberg (GER/Sauber C32 Ferrari) 1:38.237
.8. Esteban Gutiérrez (MEX/Sauber C32 Ferrari) 1:38.405
BOSGARREN ILARA:
.9. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus E21 Renault) 1:38.822
10. Sergio Pérez (MEX/McLaren MP4/28 Mercedes) 1:38.362
SEIGARREN ILARA:
11. Jenson Button (GBR/McLaren MP4/28 Mercedes) 1:38.365
12. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso STR8 Ferrari) 1:38.417
ZAZPIGARREN ILARA:
13. Mark Webber (AUS/Red Bull RB9 Renault) 1:37.464
14. Adrian Sutil (GER/Force India VJM06 Mercedes) 1:38.431
ZORTZIGARREN ILARA:
15. Paul di Resta (GBR/Force India VJM06 Mercedes) 1:38.718
16. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso STR8 Ferrari) 1:38.781
BEDERATZIGARREN ILARA:
17. Valteri Bottas (FIN/Williams FW35 Renault) 1:39.470
18. Pastor Maldonado (VEN/Williams FW35 Renault) 1:39.987
HAMARGARREN ILARA:
19. Charles Pic (FRA/Caterham CT03 Renault) 1:40.864
20. Giedo Van der Garde (HOL/Caterham CT03 Renault) 1:40.871
HAMAIKAGARREN ILARA:
21. Jules Bianchi (FRA/Marussia MR02 Cosworth) 1:41.169
22. Max Chilton (GBR/Marussia MR02 Cosworth) 1:41.322