Itxi

Beste kirolak

Massaren ordezkoa

Kimi Raikkonen, Ferrari taldeko pilotu berria

Erredakzioa

Finlandiarra Fernado Alonsoren taldekidea izango da hurrengo bi urteetan.

  • Felipe Massa eta Kimi Raikkonen. Argazkia: EFE

    Massa eta Raikkonen taldekideak izan ziren Ferrarin, 2008. urtean. Argazkia: EFE

Kimi Raikkonen Ferrari taldeko pilotu berria izango da datorren denboralditik aurrera. Finlandiarrak bi urterako kontratua sinatu du talde italiarrarekin. Hala jakinarazi du Ferrarik komunikatu baten bitartez.

Felipe Massak asteartean iragarri zuen ez duela datorren denboraldian Ferrarin jarraituko, eta Raikkonenek ordezkatuko du brasildarra. Finlandiarra Fernando Alonsoren taldekide berria izango da.