Itxi

Beste kirolak

Belgikako S.N.

Vettel azkarrena izan da, Fernando Alonsoren aurretik

Erredakzioa

Munduko Txapelketako liderrak garaipen garrantzitsua lortu du Spako zirkuituan. Ferrari taldeko asturiarra bigarren izan da, eta Lewis Hamilton britainiarra hirugarren.

  • Vettel. Argazkia: EFE

    Vettel. Argazkia: EFE

Sebastian Vettel (Red Bull), Bat Formulako Munduko Txapelketako liderra, aise nagusitu da Belgikako Sari Nagusian. Alemaniarrak Fernando Alonso (Ferrari) eta Lewis Hamilton (Mercedes) gainditu ditu, Spa-Francorchamps zirkuituan.

Vettelek 16,8 segundo atera dizkio Alonsori helmugan, eta Hamilton espainiarraren hamar segundora heldu da. Laugarren Mercedes taldeko Nico Rosberg izan da, eta bosgarren Red Bull taldeko Mark Webber. Kimi Raikkonen (Lotus) finlandiarrak lasterketa utzi behar izan du.

Sari nagusiko aurreneko itzulietan lider jarri da Sebastian Vettel, Lewis Hamiltonek ez baitu atzo lortutako ‘pole’a ondo aprobetxatu. Alonso bosgarren jarri da, bederatzigarren postutik irten ostean,  eta lasterketan beste hiru posizio irabazi ditu.

- Belgikako Sari Nagusia (44 itzuli = 308,052 km.):

.1. Sebastian Vettel (ALE)    Red Bull Renault     1h.23:42.196

.2. Fernando Alonso (ESP)     Ferrari              +     16.869

.3. Lewis Hamilton (GBR)      Mercedes             +     27.734

.4. Nico Rosberg (ALE)        Mercedes             +     29.872

.5. Mark Webber (AUS)         Red Bull Renault     +     33.845

.6. Jenson Button (GBR)       McLaren Mercedes     +     40.794

.7. Felipe Massa (BRA)        Ferrari              +     53.922

.8. Romain Grosjean (FRA)     Lotus Renault        +     55.846

.9. Adrian Sutil (ALE)        Force India Mercedes +     69.547

10. Daniel Ricciardo (AUS)    Toro Rosso Ferrari   +     73.470

11. Sergio Perez (MEX)        McLaren Mercedes     +     81.936

12. Jean-Eric Vergne (FRA)    Toro Rosso Ferrari   +     86.740

13. Nico Hülkenberg (ALE)     Sauber Ferrari       +     88.258

14. Esteban Gutierrez (MEX)   Sauber Ferrari       +    100.436

15. Valteri Bottas (FIN)      Williams Renault     +    107.456

16. Giedo van der Garde (HOL) Caterham Renault     +   1 itzuli

17. Pastor Maldonado (VEN)    Williams Renault     +   1 itzuli

18. Jules Bianchi (FRA)       Marussia Cosworth    +   1 itzuli

19. Max Chilton (GBR)         Marussia Cosworth    +  2 itzuli

Erretiratuak:      

Charles Pic (FRA)             Caterham Renault                9

Kimi Raikkonen (FIN)          Lotus Renault                  26

Paul Di Resta (GBR)           Force India Mercedes           27