Itxi

Beste kirolak

41,29 segundoko marka

Jamaikak garaipena lortu du emakumezkoen 4x100 metroko errelebuan

A.B.

Urrezko domina lortu du talde jamaikarrak, 41,29 segundoko markarekin. Frantziarentzat izan da zilarrezko domina, eta brontzekoa AEBetako taldearentzat izan da.

0:57

Jaimaika izendatu da munduko txapeldun emakumezkoen 4x100 metroko errelebuan. Carrie Russell, Kerron Stewart, Schillonie Calvert eta Shelly-Ann Fraser-Pryce korrikalariek osatu dute talde jamaikarra, eta urrezko domina lortu dute, 41,29 segundoko markarekin.

Frantziak ezustekoa eman du, zilarrezko domina lortuta. Celine Distel-Bonnetek, Ayodele Ikuesanek, Myriam Soumarek eta Stella Akakpok osatu dute talde frantziarra, eta 42,73 segundoko markarekin, bigarren izan dira.

AEBetako taldea zen faboritoa Jamaikarekin batera, baina azken errelebuan arazoak izan dituzte, eta brontzezko domina eskuratu dute. Jeneba Tarmoh, Alexandria Anderson, English Gardner eta Octavious Freeman korrikalariek osatu dute taldea, eta 42,75 segundoko marka egin dute. Podiotik at geratzekotan egon da AEBetako taldea, baina Freemanek egindako azken 100 metroak bikainak izan dira, eta ondorioz, hirugarren postua eskuratu ahal izan dute.