Itxi

Beste kirolak

Mosku 2013

Mo Farah, munduko txapeldun 10.000 metroko lasterketan

Erredakzioa

Britainia Handiko korrikalriak urrezko domina lortu du, 27:21.71ko markarekin. Ibrahim Jeilan etiopiarra izan da bigarren, eta Paul Kipngetich Tanui keniarra hirugarren.

0:27
Mo Farah, munduko txapeldun 10.000 metroko lasterketan. Argazkia: EFE

Mo Farah da errege 10.000 metroko lasterketetan. Larunbat honetan distantzia honetako munduko txapeldun izendatu da Britainia Handiko korrikalaria. Txapeldun olinpikoa da distantzia honetan eta 5.000 metrokoan. 10.000 metroko lasterketan urrezko domina lortu du Moskun jokatzen ari den Atletismoko Munduko Txapelketan.

Larunbat honetara arte munduko txapelduna zen Ibrahim Jeilan etiopiarrari irabazi dio Mo Farah aurtengo mundialean. Britainiarrak, 27:21.71ko markarekin irabazi du lasterketa. Jelian bigarren izan da, eta Paul Kipngetich Tanui keniarra hirugarren.