Arrauna
HIRU DENBORALDIZ
Iker Zabalak Orioko trainerua entrenatuko du
A. A. | EITB MEDIA
Prestatzaile bermeotarrak Orioko "San Nicolas" trainerua zuzenduko du datozen hiru denboraldietan, Urdaibairekin kontratua ez berritzea erabaki ondoren.
-
Iker Zabala (eskuinean) eta Jon Olasagasti Orioko presidentea (ezkerrean). Argazkia: Orio
Iker Zabala bermeotarrak Orio entrenatzeko eskaintza onartzea erabaki du, Gipuzkoako arraun klubak larunbat honetan argitaratutako ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Horrenbestez, Zabalak, azken hiru denboraldietan Urdaibai gidatzen emaitza bikainak (Bou Bizkaia ontziarenak izan dira Eusko Label Ligako azken hiru koroak zein Kontxako hiru banderak) lortu baina bertan jarraitzea baztertu ondoren, Orioko San Nikolas trainerua zuzenduko du hemendik aurrera.
Aldi berean, klub horiak atzo bertan egin zuen ofizial Mikel Arostegik ez zuela jarraituko gizonezkoen lehen taldearen prestatzaile gisa.